Horrela ikusten dut nere burua, blog honetara natorren bakoitzean. Ba al dago zeozer berririk idatz dezadan?

Betiko gurpilean lotuta, orain ere.

Eta bai, ETAz hitzegiun beharko. Baina ez dut nahi. Nahikoa eta soberan izan dut “erakunde iraultzaile” horren inguruan. “Erakunde aitzakisortzailea” baino ez da momentu honetan. Jakina eusakl hiritarrek maial askotako eraso piloa jasaten dituztela. Hori ez diot inori ukatuko. Hor daude torturak, dipertsioa, ilegalizazioak, eta beste abar luze bat. Baina ETAk eraso horien aurreko defentsa modu bakarra berari guztizko sumisioa denaren irudia sortu du.

Eta, jakina, Estatuko hainbeste eta hainbeste hedabidek ezein independentismo edota gizarte mugimendu benetan “arriskutsuren” aurkako aitzaki bikain gisahartu dute. Kitto arazoak, ETAren diskurtsotik “hurbil” dagoela ematen duen edozein pertsona, terrorista. Hurbiltasun hori, matematiketan bezala, nahi bezalakoa izanda.

Zenbat prozesu “ilusionante” daramatzagu? 2, 3, 4, 5? Nor irten da guzti hauetan galtzaile. Estatua? Indar “antiiraultzaileak”?

Eta zein da guzti honen kostua? Etorkizuna. Itxaropena. Bizitza.

Batzuren ustetan, dramatizatzen ari omen naiz. Zer dramatizatu? Dagoeneko nahikoa drama daukagu. Eta aktoreak esin kaskarragoak dira.



One Response to “Zer idatzi ez dakidala”  

  1. neri ere gertatzen zitzaidan hasieran, baina gai bat hartu ta idazten hastea bezain errexa da.

    ;) benga zu jaio, txukunduko duzu bloga eta argazkitxoak sartu testuetan, bestela tostoi bat da hola dana irakurtzea, ez zait erakargarri egiten :D :D:D


Leave a Reply