Lehenik eta behin, milaka kilometrora dagoen eta egoera ulertu ere egiten ez duen potentziak ezer gutxi esan lezake Euskal Herriko egoerari buruz.

Baina saltsan sartu zitzaigun gazteleraz abizen bitxia lukeen espioi izandako Errusiako presidentea, Zapaterok (zeina berarekin bildua baitzegoen beste zenbaitzu gauzei buruz hitzegiteko, batez ere, merkataritza kontuak) Ibarretxeren kontsulta famatu horri buruzko galdera bati erantzun zionean.

Eta, zer esan zuen? Ba, Europako edozein Estaturen ezein herrialdek ezin zuelainondik erebanatu, Estatuek bere osotasuna mantentzearen printzipioaren aurka zioalako.

Bi aurpegi desberdinetatik egin diezaiokegu analisia esaldi labur eta lehor honi.

Bata, nazioarteko legedian hori benetan egia den jakitea. Eta ez, ez da horrela. Izatez, printzipio hau Estatu batek beste Estatu bat erasotzeari, hots, gerrari, aurre egiteko base juridiko bat ezartzeko sortu zen. Printzipio horren gainean eskatu behar lioke laguntza Estatu erasotu batek nazioarteari. Izatez, horregatik sartu zen NBE Koreako Gerran.

Ez da, beraz, eta zenbaitzuk (beti gune berekoak, zergatik ote?), autedeterminazioaren kontrako printzipioa. Izatez, autodeterminazioa, zeinak aspaldi gainditu baitzuen “deskolonizaziorako baino balio ez zueneko” fase hori, gogoratu SESBarekin, Txekia eta Eslobakiarekin gertatuako, Estatu baten (edo batzuen) barneko gaitzat hartzen baita.

Baina, bestalde, Putinek printzipio hori betetzen duen galde diezaiokegu gure buruari. Berriz ere, erantzuna ezetzkoa da. Gogora dezagun, ProtoEstatua zen Chechenia. Baina ez da kasu bakarra, ezta, jakina Errusiako historian lehenengo aldia. Errusiak oso politika erasokorrak ditu Bielorrusia, Estonia eta Ukraniari dagokionez, eta, zuzenean, nazioarteak Moldaviako zatitzat hartzen duen Transnistria independentetzat onartzen duen herrialde bakarra da. Eta lehenagoko espedienta ez da batere garbia. Inperio Errusiarrak, lehenengo, eta SESB, geroago, egundokoak eta bi egin zituzten beraien inguruko Estatuen aurka. Baina, NBE sortzetik aurrerakoak ere badaude: Afghanistaneko inbasioa, 80ko hamarkadan, adibide bezala.

Beraz, argi dago egiazki zer esan nahi duen Putinek: handiek nahi duten bezala zapal ditzakete inguruko herrialdeak. Txikiak, ixil daitezela. Handiei besterik interesatzen ez bazaie, jakina.

Dena den, Putinek AEBk egindakoa kopiatu besterik ez duela egiten esango duenik ere egongo da… Eta, ein handi batean eta tamalez, etzaio arrazoirik faltako.



One Response to “Putin eta Estatuak bere osotasuna mantentzearen printzipioa”  

  1. Putinek isilik egotea hobe luke besteon arazotan sartzea baino.
    Ah, eta aktualizazioaren zai geratzen naiz


Leave a Reply