Izenetik bertatik hasita “Euskal Presoen” egoera guztiz nahasia da. Izan ere, badaude hainbeste eta hainbeste euskal herritar politikarekin zerikusi gutxi duten gauzengatik preso. Dena den, zentra gaitezen euskal gatazkaren inguruan sortu den preso multzoaren inguruan.

Dagoeneko 700dik gora dira, Askatasunaren hitzetan. Baina, talde horretan, denetarik aurki dezsakegu. Perturengandik hasi eta Ino Galparasororaino. Kosta egiten zait preso horiei guztiei injustizia berdina aplikatzen hari zaiela pentsatzea, izan ere ez baita berdina dozenerdi hildako lepoan dituen pertsona eta egintza politiko hutsengatik kartzelaratua. Eta, gainera, kartel askotan dagoeneko ez dira hainbat pertsona agertzen, “damutuak”, deitzen dituzte, eta izen horren azpian gauza asko ezkutatzen dira. Badaude benetan “damutu” direnak, hots, ETAren ikuspegitik guztiz hurrundu direnak, eta, ondorioz, orain ezta independista ere direnik. Hauek ez daude “gudari” zerrendetan, nahiz eta askotan egundoko triskantzak egindakoak diren. Gero, badaude hurrundu egin direnak, baina ez ideologi kontu bat gaitik, baztertuta eta ahaztuta sentitu direlako baino. Horrez gain, badaude borroka armatuak operatibitaterik ez daukala erabaki dutenak… Hauek dira haserre genien eragin dutenak.

Hainbeste nahas masaren artean, gauza bat behintzat errazagoa da argitzen: dispertsioak preso horien guztien senitartekoei eragiten dien min eta sufrimendua. Ez omen da epe laburrera gatazkaren konpontze prozesurik hasiko. Gero eta preso eta senide gehiagok ere sufrituko dituzte bi aldeen gabezien ondorioak.


Horrela ikusten dut nere burua, blog honetara natorren bakoitzean. Ba al dago zeozer berririk idatz dezadan?

Betiko gurpilean lotuta, orain ere.

Eta bai, ETAz hitzegiun beharko. Baina ez dut nahi. Nahikoa eta soberan izan dut “erakunde iraultzaile” horren inguruan. “Erakunde aitzakisortzailea” baino ez da momentu honetan. Jakina eusakl hiritarrek maial askotako eraso piloa jasaten dituztela. Hori ez diot inori ukatuko. Hor daude torturak, dipertsioa, ilegalizazioak, eta beste abar luze bat. Baina ETAk eraso horien aurreko defentsa modu bakarra berari guztizko sumisioa denaren irudia sortu du.

Eta, jakina, Estatuko hainbeste eta hainbeste hedabidek ezein independentismo edota gizarte mugimendu benetan “arriskutsuren” aurkako aitzaki bikain gisahartu dute. Kitto arazoak, ETAren diskurtsotik “hurbil” dagoela ematen duen edozein pertsona, terrorista. Hurbiltasun hori, matematiketan bezala, nahi bezalakoa izanda.

Zenbat prozesu “ilusionante” daramatzagu? 2, 3, 4, 5? Nor irten da guzti hauetan galtzaile. Estatua? Indar “antiiraultzaileak”?

Eta zein da guzti honen kostua? Etorkizuna. Itxaropena. Bizitza.

Batzuren ustetan, dramatizatzen ari omen naiz. Zer dramatizatu? Dagoeneko nahikoa drama daukagu. Eta aktoreak esin kaskarragoak dira.


kanpaina2.jpgGaur, otsailak 22, hasi da formalki Kongresu, Senatu eta (ez dezagun ahaztu) Andaluziako parlamenturako kanpaina.

Baina ez da inolako aldaketarik igartzen. Hor daude kartelez betetzen joango diren tabloiak, hor daude egunkari, irrati eta telebistan agertuko diren iragarki guztiak. Baina, hortaz haratago, egoera ez da duela 4 egun, lau hilabete edota urte pare bat zenaren oso ezberdina, kanpainaren sentipen horri dagokionez.

Egoera politikoak aldatu eta bukatzen dira, kanpainak ez. Gaur egun ez dela benetan gobernatzen dirudi, udaletxeetan izan ezik. Eta orduan ere, udaletxe txiki eta ertainetan. Orokorrean, aldundi, parlamentu eta udaletxe handietan, hurrengo hauteskundeetarako prestatzen zara egunero. Gobernuan bazaude, hor segitzeko. Oposizioan bazaude, gobernura sartzeko.

Eta horrela, jakina jendartea, hautesleak ere, aspertu egiten dela.


“Onek irabaziko dute”, “gaizkileek galdu”…

Horrelako profeziak beti betetzen dira. Batak eta besteak definitu, eta kitto.

Zapaterok, iazko eguberrietan esana:

“Hemendik urtebetera, hobeto egongo gara”.

Eta egia zen. Inondik inora: Hobeto daude gauzak gaizki joatea nahi zutenak.


Hori da aspaldian ikus dezakeguna. Eta, “euskal auziaren” inguruko gurpil hori hainbeste biratu ondoren, erdoildua dago oso. Baina, inori ez al zaio otu, gurpil hori mediatikoki behintzat, nahita mugiarazten dela?

Zer gertatuko litzateke, behingagatik benetan alboratu eta hadabideek beste gauza batzuei helduko baliete?

Hipotekak? Espekulazioa? Euriborra? Hobe alde batera utzi, ez daitezela ardi lasaiak asaldatu, denei batera ostikoa emateko gogoarekin.

Emakumearen arukako indarkeria? Ba, tira. Indarkeria… Indarkeria. Horrek ez du boturik ematen. Eta “emakume bati noizean behin zaplasteko abt ematea beharrezkoa da” pentsatzen duen hainbeste eta hainbeste matxistaren botuak gal ditzakegu!

Eta horrela.

Arazoei aurre ez egiteko modu erraza baino ez da gaur egun “euskal gatazka” hedabideentzat…


Lehenik eta behin, milaka kilometrora dagoen eta egoera ulertu ere egiten ez duen potentziak ezer gutxi esan lezake Euskal Herriko egoerari buruz.

Baina saltsan sartu zitzaigun gazteleraz abizen bitxia lukeen espioi izandako Errusiako presidentea, Zapaterok (zeina berarekin bildua baitzegoen beste zenbaitzu gauzei buruz hitzegiteko, batez ere, merkataritza kontuak) Ibarretxeren kontsulta famatu horri buruzko galdera bati erantzun zionean.

Eta, zer esan zuen? Ba, Europako edozein Estaturen ezein herrialdek ezin zuelainondik erebanatu, Estatuek bere osotasuna mantentzearen printzipioaren aurka zioalako.

Bi aurpegi desberdinetatik egin diezaiokegu analisia esaldi labur eta lehor honi.

Bata, nazioarteko legedian hori benetan egia den jakitea. Eta ez, ez da horrela. Izatez, printzipio hau Estatu batek beste Estatu bat erasotzeari, hots, gerrari, aurre egiteko base juridiko bat ezartzeko sortu zen. Printzipio horren gainean eskatu behar lioke laguntza Estatu erasotu batek nazioarteari. Izatez, horregatik sartu zen NBE Koreako Gerran.

Ez da, beraz, eta zenbaitzuk (beti gune berekoak, zergatik ote?), autedeterminazioaren kontrako printzipioa. Izatez, autodeterminazioa, zeinak aspaldi gainditu baitzuen “deskolonizaziorako baino balio ez zueneko” fase hori, gogoratu SESBarekin, Txekia eta Eslobakiarekin gertatuako, Estatu baten (edo batzuen) barneko gaitzat hartzen baita.

Baina, bestalde, Putinek printzipio hori betetzen duen galde diezaiokegu gure buruari. Berriz ere, erantzuna ezetzkoa da. Gogora dezagun, ProtoEstatua zen Chechenia. Baina ez da kasu bakarra, ezta, jakina Errusiako historian lehenengo aldia. Errusiak oso politika erasokorrak ditu Bielorrusia, Estonia eta Ukraniari dagokionez, eta, zuzenean, nazioarteak Moldaviako zatitzat hartzen duen Transnistria independentetzat onartzen duen herrialde bakarra da. Eta lehenagoko espedienta ez da batere garbia. Inperio Errusiarrak, lehenengo, eta SESB, geroago, egundokoak eta bi egin zituzten beraien inguruko Estatuen aurka. Baina, NBE sortzetik aurrerakoak ere badaude: Afghanistaneko inbasioa, 80ko hamarkadan, adibide bezala.

Beraz, argi dago egiazki zer esan nahi duen Putinek: handiek nahi duten bezala zapal ditzakete inguruko herrialdeak. Txikiak, ixil daitezela. Handiei besterik interesatzen ez bazaie, jakina.

Dena den, Putinek AEBk egindakoa kopiatu besterik ez duela egiten esango duenik ere egongo da… Eta, ein handi batean eta tamalez, etzaio arrazoirik faltako.




Ikusienak

  • Ninguno